BERTSOTAN

Xilaba Bertsulari Xapelketaren edizio berria

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa bi urterik behin egiten da Euskal herriko txoko horretan Bertsularien Lagunak Elkarteak bultzatuta. Elkartea 1980an sortu zen, Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan bertsolaritza bizirik atxiki eta sustatzeko xedearekin. Kolektibo honen bultzadaz, 2008an, lehen Iparraldeko Xapelketa ospatu zen.

Aurtengo edizioa, laugarrena, ostegunean aurkeztuko dute Larraldean (Senpere) Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitzan, 11:00etan. Joana Itzaina lehendakariak, Marikarmen Albizu Bertsularien Lagunak Elkarteko eragileak eta Maurice Aguerreche Xapelketako antolakuntza arduradunak edizioa honi buruzko xehetasunak emango dituzte.

Bertan aurtengo leloaren, webegunearen eta sintoniaren aurkezpena ere egingo da, eta nola ez, Xapelketaren aurkezpena (kanporaketak, finalerdiak eta finala) ere egingo da.

Aurtengo saioetan bertakoa den Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolari txapeldunak ez du parte hartuko Xilaban, berak hala aitortuta. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button