ESZENA

“Gay Hitler” antzezlana aurkeztuko dute Guardetxean

Ekainaren 29an ospatuko den LGTBI harrotasun egunaren harira, Donostiako Guardetxean Gay Hitler! La Historia contada con pluma antzezlana taularatuko da, 20:00etan. Pánico Escénico konpaniaren ekoizpena Arantxa Lopez de Letonak antzeztuko du.

Guardetxearen arabera, “historiako pertsonaia beltzenetariko baten parodiarekin datoz Gasteiztik. Plumazo batez mundu osoarentzat errespetu eta tolerantzia errebindikatu nahi dute, egungo gizartean faltan botatzen baita oraindik. Beti bezala, umorez”.

Horrekin batera, 17:00etan film sorpresa bat proiektatuko da, eta 18:30ean, DJk izango dira Guardetxeko terrazako giroa berotzen.

Informazio gehiago: guardetxeabandabat.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button