MUSIKA

Zuzeneko hardcore eraso bortzitza Mogambon gaur

Donostiako Trintxerpe auzoan kokatuta dagoen Mogambo aretoan izango hardcore eztanda basati hau (21:00etan). Taldeei dagokienez, Trust Nothing boskotea Leondik dator eta crust espirituarekin armaturiko hardcore-punk estilo jorratzen du. Iazko udaberrian Orphans of God izeneko estreinako Epa argitaratu zuen.

Mantisa, berriz, Zarautzen eratu ziren 2004an. Laukoteak estiloa askotako jario sukoia jotzen du. Erabiltzen duen munizioan hardcore, punk eta indie jaurtigaiak aurki daitezke. Egun disko itxura duen lehendabiziko ekintza-soinu terrorista prestatzen ari dira.

Hirugarren komandoa Tetric Paradise da. Kantabriatik datorren banda gaztea da eta euren metraila rock alternatiboarekin eta hardcore melodikoarekin osatu dute. Astigarragako Thanks to Losers taldeak ere melodiekin jantziriko kantu azkarrak jotzen ditu. Iaz leherrarazi zuten estreinakoz oholtza eta egun euren estreinako lana prestatzen ari dira.

Red Ribbon Musicek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button