ARTEA

Ignacio Arrigorriaga pintorearen erakusketa

Arrigorriaga udaletxeko erakusketa gelan paratu dituzte 2011n hildako Ignacio Arrigorriaga pintore txiletarrak lanak. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 18a bitarte.

Estreinakoz erakutsi dira zendutako pintorearen lanak: teknologia berrienekin egindako lanak dira, kolore anitzekin egindako kopien bidez gauzatuak. Bere obran, baina, ikatz-ziria, pastela, akuarela eta olioa erabili zituen batik bat.

Margolari txiletarra 1958an jaio zen eta 2011n hil. Arturo Arrigorriaga L. izan zuen aita, jaiotzaz espainiarra, baina txiletar herritartasuna hartu zuena, eta ama Virginia Vial M. txiletarra. Zazpi seme-alaben artetik bera bosgarrena zen.

“21 urtetik 35era margotu zuen eta tarte horretan 350 lan burutu zituen. Bere lanari grina handiaz lotu zitzaion. Hainbat teknika eta estilo erabili zituen miaketa lanak egiteko, jolasteko eta adierazteko. Aldakortasun adierazgarria zen bere ezaugarri artistiko nagusiena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button