LITERATURA

BizkaIdatz Txikia XI. Haur eta Gazteen Literatura Sariak

BizkaIdatz Txikia XI. Haur eta Gazteen Literatura Sariak literatur sorkuntza bultzatu nahi du gure lurraldeko eskola-umeen artean. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren eta 16 urte beteta dituzten umeak edo gazteak aurkeztu daitezke, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, edo 6. mailan ala Bigarren Hezkuntzako ikasleak baldin badira.
Idazlanak aurkezteko epea otsailaren 13ra arte luzatuko da.

Sari honetan parte hartu nahi duten haurrek eta gazteek gaur egungo idazle batek proposatutako bi hastapenetako bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira, batak gaztelaniaz eta besteak euskaraz; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Aurten, Borja Alonsok eta Verónica Simónek idatzi dituzte kontakizunen hasierak. Borja Alonsok Zuhaitzaren desira izeneko euskarazko istorioa hasiko du, eta Verónica Simónek, berriz, Los rostros de la selva kontakizunarena.
Testu guztiak, gutxienez, 4 orrialde luze izango dira, eta, gehienez, 5. Eskuz idatziz gero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz idatziz gero, berriz, «Times» edo «Arial» letra mota erabili behar da (12 gorputza), DIN A4 orrietan, lerroarte bikoitza utzita.

Helbide honetan kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button