ESZENA

Banatu dira Bilboko Udalaren “Artistak Egoitzan” programako bekak

Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, Artistak Egoitzan sorkuntza eszenikoari laguntzeko programak dramaturgia berrien eta dantza garaikidearen barruan kokatzen diren lau proiektu aukeratu ditu.

Jasotako 28 eskaera gehienak diziplina performatiboetan eta dramaturgia eszeniko berrietan oinarrituak izan dira. Horietatik, Eva Guerrero Konpainiak eta Doos Kolektiboak aurkeztutakoa, El último baile dantza garaikidea; Ane Sagües Abad eta Cristina Tomás Olaya sortzaile eta interpretatzaile dituen Las Nenas antzerki-proiektu performatikoaren Torcidxs; Leire Olaranek eta Jone Garciak osatutako Katastrofen Teatroaren Hezetasun erlatiboa euskarazko lana; eta Olaia Valle Lópezek sortutako Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río dantza garaikideko lana aukeratu dira.

Lan horiek aurrera eramateko, uztaila eta urria bitartean egingo dira egoitzak. “Lehenengo bi proposamenek 2.000 euroko laguntza jasoko dute, hasierako fasean dauden proiektuak direlako, eta beste biei, garapen-fasean daudenez, 4.000 euroko laguntza emango zaie. Proposamen bakoitzak espazio bat eta BilbaoEszenaren laguntza teknikoa ere izango ditu bere proiektua garatu ahal izateko”.

Garapen fasean dauden bi proposamenak BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan ikusiko dira, urriaren 17tik azaroaren 27ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button