BERTSOTAN

“Bertsolari” filmaren aurre estreinaldiak datozen egunotan

Asier Altuna zinema zuzendariaren Bertsolari lan berria Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean, lehiaketaz kanpo, estreinatu zen eta orain,  datozen egunotan Euskal Herriko zine aretoetan ikusi ahal izango da.

Golem banatzaileen eskutik zinema aretoetan eskainiko da urriaren 14tik aurrera baina aurre estreinaldiak Iruñean, Bilbon, Tolosan eta Donostian izango dira.

Urriaren 6an, osteguna, Iruñeako Golem Baiona aretoan ikusi ahalko da, 20:00etan. Asier Altuna zuzendaria bertan izango da filma aurkezten.

Hurrengo egunean, urriak 7, ostirala, Donostiako Kutxa aretoan emango dute, 19:00etan. Aurkezpenean eta filma ikusi osteko solasaldian Asier Altuna zuzendaria eta Amets Arzallus bertsolaria izango dira.

Tolosako Leidor zineman, urriaren 12an, asteazkena, emango dute , 20:00etan. Asier Altuna eta Andoni Egaña izango dira bertan filma aurkezten.

Eta azkenik, urriaren 13an, osteguna, Bilboko Golem Alhondiga aretoan, 20:00etan ikusi ahalko da. Aurkezpenean Asier Altuna eta Maialen Lujanbio izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button