ESZENA

Klownaldia 2014 Guardetxean

Guardetxeko Klown jaialdia Klownaldia, uztailaren 12tik 20ra izango da aurten Donostian.

Igorri duten prentsa-ohar dibertigarrian hauxe kontatzen dute bertako kideek: “Errepikatzea ez dugu atsegin baina, hain ondo pasa genuen iazkoa… agian hobe horrela utziko bagenu, gogorapen on bat bezela eta beste gauza batzuetan murgildu… Baina ez! Ladies and Gentlemen! hementxe, enerjiaz beteta, ausardia eta inkonzientziaz, bueltan dator Banda Bat elkartea iazko uztailan hainbeste parrak utzitako jaialdi honekin. Tailerrez gain, Klownaldian ere ikusgarri pila izango dira, hitzaldi, proiekzio eta topaketetaz gain! Eta iaz baino gehio eh!!
Plazer handiz, aurtengo hiru irakasle izugarriak aurkeztera gatoz, Pailazo Artean beraien ezagutza klowniko eta abangoardiko teknikengatik ezagutuak mundu eta unibertso zabalean. Hauek 2014go Klownaldiko taileristak: Virginia Imaz eta Carmelo Muñoz, Gabriel Chamé eta Fanny Giraud.
Horrez gain, Klownaldia aukera ona da ere, klown-aren balore terapeutikoa eta integrazio sozialerako daukan indarra azpimarratzeko. Horrela kontatuko digu Artística Palermitando elkarteak, uztailak 17an ostegunez”.

Plan ederra, Klownpoteo, Clown Cabaret, Flamenkito, 90 Semanas y Media, Sisiforen Amarrua eta Bye Bye Betsy ikuskizunekin!

Non, noiz eta zer hobeto ikusteko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button