LITERATURA

Katixa Agirre, Zubikarai Sariaren irabazlea

Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak Katixa Agirreren nobela-proiektua saritu dute  Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai sariaren baitan. Joan den urtean,  Katixa Agirrek Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXII. edizioaren irabazlea ere izan zen, eta 111 Akademiaren Saria jaso zuen Atertu arte itxaron eleberriagatik. Orain, Zubikarai Saria eskuratu du Amek ez dute idazten izeneko lanarengatik.

Katixa Agirreren proiektuak “amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz egin nahi du gogoeta, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta are obsesioa sortzen dio protagonistari: idazlea da bera, eta ama ere bai; emakume hiltzailea noizbait ezagutu zuela ohartzen da, eta horretaz idaztea erabakitzen du”.

Guztira hamazazpi lan aurkeztu dira sariketan, eta horien artean Agirreren proposamena aukeratu da. Saria urriaren 27an, ostegun arratsaldean emango zaio, Ondarroan, Literatur Amuak jardunaldien barruan.

Katixa Agirrerenak ere badira Sua falta zaigu (2007), Habitat (2009) eta Atertu arte itxaron (2015).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button