BESTELAKOAK

Urteurren potoloa Matadeixen

Matadeixeren urteak dira aurten ere, izan ere,  21. urteurrena ospatzen ari dira bertan, eta horretarako programazioa erakargarria ondu dute datozen egunetarako.

Azkoitiko Matadeixek edota Matadero Ekintzak taldeak gaur berton abiatuko den egitarau ederra atondu du. Gaur, Haragia zinema zikloa jarriko dute martxan, zeinak 7, 14, 16, 21, eta 28an jarraipena izango duen. Film guztiak gaueko 21:30ean hasiko dira.

Larunbatean, 22:30ean, Empty Files eta II (Krisgm) taldeen kontzertuak programatu dira. Hurrengo hitzordua beste kontzertu bat izango da, Nibul eta zOH taldeekin. Ekainaren 23an,  sua eta patata nahastuko dute lan batean, zein?

Azken eguna uztailaren 1 izango da, eta horretan amaituko dira ospakizunak, baina egun osorako egitarau potoloa prestatu dute. Trilitrate taldeak egingo du kontzertua gau horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button