Euskara hutsez egiten den 38. Euskal Zine Bileran izen emateko epea zabaldu da. Irailaren 13a izango da Euskal Zine Bileraren (EZB) lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna.
Euskara hutsez egiten den Lekeitioko Euskal Zine Bilera azaroaren 22tik 29ra bitartean egingo da.
Euskal Zine Bilerak bi kategoria ditu lehiaketan: amateurrena eta profesionalena. Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen kategorian 1.600€ eta zilarrezko antzarra dira sariak; amateurrean berriz 1000€ eta zilarrezko antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onena saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900€ eta urrezko antzarra jasoko dute eta lan amateurrak 1.300€ eta urrezko antzarra.
Iaz, Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen filmak irabazi zuen profesionalen arteko film onenaren saria; amateurren artean berriz, Unai Garateren Ordu Erdi filmak.
Informazioa eskuratu nahi izanez gero www.zinebilera.com duzue.