IKUS-ENTZUN

Baba Yaga eta sorginkerien liburua

Zinema Euskaraz programaren eskutik gaztetxoentzako Baba Yaga eta sorginkerien liburua filma estreinatuko da gaur EAEko hainbat aretotan.

Hauxe duzue lanaren sinopsia: “Maitagarrien ipuinen erresuma batean, txabola txiki batean, urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, bere katu asmatzailearekin eta iratxo alai batzuekin batera. Yaga bere botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina profesional batek bezala araoak egiteko bere sorgin-liburua behar du, duela urte asko Belladonna azti gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustekabeko bisita batek bere etsaiaz mendekatzeko aukera emango dio Yagari.”

Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Gaur Euskal Herriko hainbat zinema-aretotan proiektatuko da: Cines Gorbeia (Gasteiz), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta SADE Antiguo Berri (Donostia).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk kaleratuko dira Zinema Euskaraz programaren barruan: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea, Ninja a cuadros: el origen, eta Tafiti, besteak beste.

Show More

Related Articles

Back to top button