
Urriaren 31tik azaroaren 23ra izango dira Azpeitiako Euskal Antzerki Topaketak, eta ostiralean, ikasleekin egingo den saio batekin emango zaio hasiera jaialdiari, Nor Naizen Baneki antzezlanarekin. Lehen antzerki hau ikastetxeetako ikasleentzat izan arren, beste lan guztiak, dozena bat baino gehiago, publiko zabalarentzako egongo dira ikusgai.
Azpeitiko Soreasun antzokian izango dira emanaldi gehienak, baina ostegunetakoak, formatu txikiagoan, Dinamoa sormen gunean eskainiko dituzte. Horrez gain, kalera ere aterako dira topaketak, Sanagustin Kulturgunean eta bertako plazan emanaldi bana eskiniko baitira. Topaketen azken egunean, azaroaren 23an, Ikusleen Saria banatuko da.
43. edizio honetan, egitarau bete-betea dator, euskal antzerki eta proposamen anitzekin. Batzuk aipatzearren, Kamikaz Kolektiboaren Renata azaroaren 2an, Tartean Teatroaren Ai, gure juaneteak azaroaren 7an, Sustrai Teatroak azaroaren 13an Gizon gosetuak lana eskiniko du, Dejabu Konpainiak Itzulera azaroaren 16an eta Erika eta Xantiren Kaka ikuskizuna izango da jaialdia ixteaz arduratuko dena, azaroaren 23an.
Horretaz gain, azaroaren 10etik 14ra, eskola antzerkia atala eskainiko da, non Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleek haien antzezlanak aurkeztu ahal izango dituzten.
Egitarauari buruzko informazio gehigarria hemen.



