BESTELAKOAK

Gasteizko Erdi Aroko Alde Zaharraren irudiak

Argazki digitalak atera behar zaizkie, abenduaren 31era bitartean, Gasteizko Erdi Aroko Alde Zaharreko edertasun apartei. Horretan datza bertan antolatu duten argazki lehiaketa.

Modu digitalean baino ez dira onartuko lanak. Hainbat gai egongo dira argazkiak ateratzerako orduan, kontuan hartu beharko direnak. Era berean izen-ematea egongo da parte hartu ahal izateko.

Sariak, irabaziz gero, Gabonak hobeto pasatzeko lagunduko dio parte-hartzaileari. Hala, lehen sariak 500 euro dakartza; bigarrenak 300, eta hirugarrenak 200 euro.

Informazio guztia hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button