ARTEA

Azkuna Zentroan, hainbat disziplina eta lengoaia artistiko bilduta “Roma Akademia” erakusketan

Azkuna Zentroak 2021-2022 erakusketa-denboraldia irekiko du sorkuntza garaikideko erakusketa honekin: Roma Akademia. Bertan, hainbat disziplina eta lengoaia artistiko bildurik daude: pintura, eskultura, argazkigintza, diseinu industrial, bideo, zinema, arkitektura, antzerki, literatura, edo moda. Madrildik kanpo lehen aldiz antolatu den erakusketa urriaren 29tik otsailaren 6ra egongo da zabalik.

Erakusketa horrek, Jesús Donairek komisariatua, Erromako Espainiako Akademiako 2018-2019 eta 2019-2020 promozioetako 45 artista egoiliarrek garatutako obra eta proiektuak biltzen ditu.

“Azkuna Zentroak artearen aniztasunaren eta pluraltasunaren muga konbentzionalak gainditzeko interesaren barruan kokatzen da Roma Akademia, arte-adierazpenen zeharkakotasuna, ezagutza-arloen arteko lotura eta publiko desberdinekiko harremana bilatuz. Gainera, Azkuna Zentroak nazioarteko kultura garaikideko beste gune batzuekin sareak sortzeko eta denboran zehar mantentzeko duen bokazioaren emaitza da”. Izan ere, Azkuna Zentroaren eta AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentizaren eta Erromako Espainiako Akademiaren arteko koprodukzioa da.

Roma Akademian diziplina eta ibilbide desberdinetako artista multzo bat biltzen da “prozesuaren eta esperimentazioaren ideiatik planteatutako praktika artistiko eta ikerketa teoriko garaikideei buruzko panoramika erakusten duena”.

Erakusketarekin bat eginez, jarduera-programa publiko bat aurkeztuko da, non Estibaliz Sádaba, Taxio Ardanaz, Adolfo Serra, Jorge Luis Marzo eta Marta Ramon-Yzquierdo artistek parte hartuko duten. Bigarren hezkuntzako ikastetxeekin ere lanketa bereziak egingo dira ikasleei artearen hizkuntzan aniztasuna hurbiltzeko xedez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.