
Azkuna Zentroak antolaturiko Fritz Lang zuzendariaren gaineko zikloak zazpi lan eskainiko ditu ekainaren 11ra arte. Bilboko Cines Golem Alhondigan, astearte eta ostegunetan proiektatuko dira lanok, apirilaren 21etik aurrera. Hain zuzen ere, bihar, Metropolis (1927) zine mutuko klasikoaren proiekzioa izango da.
Lang-en filmografian beti agertzen da “pertsonak duen hauskortasun morala sistemaren aurrean. Diktadura batean, egunkari baten erredakzioan, harreman sentimental batean zein prozesu judizial batean egon, beren filmetako protagonistak mugitzen diren unibertsoan, egia nahasgarria da eta justizia zalantzazkoa”.
Gaur egun, muturreko diskurtsoak berpizten ari dira eta horrexegatik, Fritz Lang-en zinemak sekula baino gaurkotasun gehiago du. Bere lanak “gogora ekartzen digu egiturazko indarkeria, manipulazio kolektiboa eta bidegabekeria ez direla abstrakzio historikoak, baizik eta errepika daitezkeen dinamikak”.
Diogun moduan, zikloa Metropolis (1927) lanarekin abiatuko da, Lang-ek 1927an zuzendutako film mitikoa. Zinema mutuaren klasiko honen emanaldiarekin hasiko da zikloa, zientzia fikzio modernoaren jatorria. Hauxe duzue sinopsia: “2026. urtea. Metropolis hiri erraldoian gizartea bi klasetan banatzen da: aberatsek boterea eta ekoizpen-bideak dituzte eta luxuz inguratuta bizi dira; langileak baldintza lazgarrietan bizi dira, lurpeko ghetto batean, hiriaren bihotz industriala dagoen tokian”.
Zikloaren gaineko informazio guztia: Azkuna Zentroa.



