ARTEA

Zarauzko arkitekturari buruzko argazki erakusketa

Zarauzko arkitektura ardatz duen argazki erakusketa bisitatu daiteke Gipuzkoako kostaldean dagoen udalerri horretako Photomuseum zentroan urriaren 13ra arte. Erakusketan herri eta nekazaritza inguruetako eraikinei buruzko irudiak bildu dituzte.

Eraikinen izaera artistiko eta historikoaren arabera aukeratu dituzte erakusketa osatzen duten argazkiak. Eraikuntza berriak jasotzen dituzten irudien kasuan, aldiz, ikuspegi arkitektoniko berritzailea izan dute kontuan. “Aukeratutako argazkiek, eraikinen kultura-maila arkitektoniko altua, paisaia urbanoan ondo txertatua, eta Zarauzko herri irudian eginiko interbentzio zahar edo berri ororen presentzia erakusten dute”.

Hala, erakusketan herriko txoko askotan altxaturiko arkitekturak ikus daitezke, batzuk balio historiko handikoak, eta beste batzuk, berriz, garaikideagoak. “(Argazkiok) Zarautzen hedapena eta transformazioa ulertzen laguntzen dute, 1237tik hiribildu bezala sortu zenetik gaur arte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button