
Azkena Rock jaialdiak eztanda egingo du ekainaren 19an, 20an eta 21ean Gasteizen, eta horretarako prest dauka egunez eguneko programazioa, non, besteak beste, John Fogerty, Dinosaur Jr, Lucinda Williams, The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill, Kitty, Daisy & Lewis, The Hellacopters, Laurie Wright, eta bertoko Ezezez eta Kaotiko taldeak arituko diren.
Azkena Rock jaialdiak kartela osatu du eta egunez eguneko programazioaren barruan honako artista hauek nabarmendu daitezke: John Fogerty mitikoa, bere errepertorioko klasiko guztiekin; Manic Street Preachers, kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa; The Hellacopters 30. urteurrena ospatzen, eta Dinosaur Jr.
Gainera, aurten ere izango da familientzako gunea Azkenan, Txiki ARF, eta Andre Maria Zuriaren plazan arituko diren artisten izenak ezagutarazi dira.
Hemengo taldeen artean, Kaotiko taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du euskal punk onenarekin, Eh, Mertxe! arabarren zitalkeriak agertokia hankaz gora jarriko du, eta Ezezez taldekoek frogatu ahal izango dute zergatik diren, antza, etorkizun handiko taldeetako bat. Gainera garai horretarako disko berria ekarriko dute besapean.
Jaialdiak bidaia antolatuak eskainiko ditu autobusez, inguruko hirietatik: Bilbo, Iruñea, Donostia, Zarautz, Arrasate eta Altsasu, urteko jaialdirik gustukoenetako baterako joan-etorriak askoz errazagoak izan daitezen.
Azkena Rock Festival 2025eko edizioa alimalekoa izango da berriro ere, jaialdiaren muina berresteko asmoz: gitarra zorrotzak, mito handiak eta giro rockzale onena. Mendizabala rock & rollaren epizentro nagusia izango da aurten ere, ekainaren 19an, 20an eta 21ean.
Egun guztietako programazioa eta bestelako jakingarriak: Azkena Rock



