ARTEA

Kaleko margo lehiaketa, Deban

Larunbatean, irailaren 12an, Cárdenas Fundazioaren eta Haitz Haundi elkartearen laguntzarekin, Debako Udalak Kale Margo Lehiaketa antolatuko du.

Goizeko 09:00etatik 11:00etara, margo ohilak zigilatuko dira Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Arratsaldeko 18:00etan sari banaketa egingo da. Sariketara aurkeztutako lanak hurrengo astean zehar ikusgai egongo dira.

Debako inguruak ondoen islatuko dituen margolanak 600€ eskuratuko ditu. Bigarrenak 450€ eta hirugarrenak 300€. Herriko saritu gabeko lehen klasifikatuak 200€ poltsikoratuko ditu.

Beste aldetik, Diego Sagredo Fundazioak eskainitako sari bereziak ere izango dira: María Esperanza Chávarri akuarela saria (aurretik saririk jaso ez dutenentzat, 300€); Marques de Prado Ameno sari berezia (teknika librean eta beherakoei zuzendua, aurretik sarrik jaso ez dutenentzat, 150€); eta Blanca Vilallonga (Itsasoa gaitzat eduki eta lehendik saritu gabeko lanik onenari, 300€).

Oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button