MUSIKA

“Gazte Talent 2017” lehiaketako talde finalistak

Jimmy Jazz elkarteak hirugarren aldiz antolatu du, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa.

Aurtengoa III. edizioa izango da, eta aurreko irabazleak: Entropia eta Montauk izan ziren. Horiek azaroaren 30ean, Audiencerekin batera joko dute Jimmy Jazzen.

Ohi bezala, parte-hartzaileen adinaren arabera bi kategoria ezarri dira, eta abenduaren 4 eta 5ean, Jimmy Jazz aretoan, finalak ospatuko dira, 20:00etan hasita.
Abenduaren 4an, honako taldeak arituko dira: Devil’s Gardens, Echø, El Arrabal, Last Infusion eta Lumen. Eta abenduaren 5ean, (Gazte Talent Saria) honakoak: Duluth, Gold Kiss Experience, Irune Goñi, La Celda Del Despertar eta Outgravity.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button