ESZENA

“Auzo Eszena” Gasteizen igandetik aurrera

“Auzo Eszena” Gasteizko arte eszenikoen udazkeneko programazioa datorren igandean hasiko da. Abenduaren 18ra bitartean, profesionalak ez diren hiriko taldeen zortzi proposamen eszeniko aurkeztuko dira auzoetako gizarte etxeetan. Guztiak, igandez eta arratsaldeko 19:00etan.

Datorren igandean, urriaren 9an, Panico Escenico taldearen eskutik “En Cuarentona” obrak emango dio zikloari hasiera. “Bada bizitzarik 40 urtetik gora? Nola egiten dio aurre emakume batek 40 urte betetzeari? Zeure buruari galdera hauek egiten badizkiozu, kuarentonatik gertu zaudelako da”. Antzezlan honek, 40 urte betetzearen patuari aurre egiten dioten hainbat emakumeren bizipenak ekarriko dizkigu. Zabalganako gizarte etxean izango da hitzordua.

Urriaren 16an, Jone Bengoa Vicentek, “Kabia” obra taularatuko du Alabeko gizarte etxean. Bertan, bizitza azken 60 urteotan nola aldatu den, iragan hurbila urrundu egin ote zaigun edota inguruko emakumeen ahotsak entzungo bagenitu, zer kontatuko liguketen galderak argitu nahiko ditu Bengoak.

Hilabete honetan zehar eta abendura bitartean hiriko zenbait gizarte etxeetara ere zabalduko da Auzo Eszena ekimena. Era horretan, beste 6 lan aurkeztuko ditu egitarauak. Hala, Los Criscipulos konpainiaren “El espejo vacio” (Zabalganeko gizarte etxean, urriaren 23an);  “Otsoa, funambulista eta baso sorgindua”, Auskalhop taldearen eskutik, (Ariznabarreko gizarte etxean, azaroak 5ean); “Magnolias”, Towanda taldearen eskutik, (Araneko gizarte etxea, azaroaren 6an); “IX Gasteiz Varietés 2022”, Tadir elkartearen eskutik (Zabalganeko gizarte etxean, azaroaren 13an); “La intimidad de las postales”, Hirukide Teatro konpainiaren eskutik (Arriagako gizarte etxean, azaroaren 20an); eta  abenduak 18an, Antrokia taldearen eskutik, “Destino: Low Cost” , Arriagako gizarte etxean.

Euskaraz nahiz gazteleraz, publiko zabalarentzat osatutako egitaraua, hortaz. Programazioaren xehetasun guztiak dituzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button