
Punto de Vista 2022 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian, ehun bat film proiektatuko dira aste osoan zehar, martxoaren 14tik 19ra.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak 60 jarduera eta proiekzio baino gehiago antolatu ditu zazpi sail handitan: Sail ofiziala, Atzerabegirakoak, Foku, Lan, Kontaktuak, X Films eta Hezkuntza Programa.
Guztira, Japonia, Frantzia, Estatu Batuak, Espainia, Afganistan, Italia, Argentina, Bosnia, Txina, Irlanda, Filipinak edota Kamerun herrialdeetatik etorritako 100 film inguru proiektatuko dira, Baluarte, Golem Zinemak, Oteiza Museoa, Nafarroako Filmoteka, Civivox Condestable eta Katakrak aretoetan.
Punto de Vista jaialdiaren inaugurazioan, gaur, Ione Atenea zinemagile nafarraren film berriaren estreinaldia izango da: Los caballos mueren al amanecer. Horrekin batera makina bat film ikusteko parada egongo da gaur.
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia hemen duzue.