ESZENA

Maitasun-Maitasuna

Antzerkia, dantza eta ikus-entzunezkoak fusionatzen dituen maitasunaren inguruko muntaia, larunbatean izango da ikusgai Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Iker Gomez-Teatro fisiko konpainiaren Apple love. Las 9 revelaciones sobre el Amor Total izango da datorren larunbatean, irailak 29, arratsaldeko 20:30ean, ikusi beharko dena. Taldearen hirugarren ekoizpenak, zeina maitasunaren inguruan mintzatzen den, antzerki fisikoa, bideo-eszeniko eta bideo-musikalak uztartzen ditu.

Abeslari batek, bi dantzarik eta bost bideo-musikarik osotzen dute talde artistikoa, eta oso eszenografia ikusgarrian aritzen dira, izan ere, 60 sagar berde erabiliko dituzte inguruan.

“Proiekzioetarako pantaila lurzoruan kokatzen da, eta bertan ikusten diren imajinen bitartez, gune eszenikoa birdimentsionatzen da. Pantaila honetan ere bideo-musikalak eta eszenatokian entzuten diren erritmoak interpretatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button