LITERATURA

Egile Berriendako Euskarazko XXIII. Literatur Lehiaketa.

Egile berrientzako literatur lehiaketaren 23. deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak. Lehiaketan parte hartuko duten lanek argitaratu gabeak eta egileak nafarrak beharko dute izan. Hiru modalitate izango dira, poesia, narrazioa edota bertso-papera, eta aurkezteko epemuga urriaren 25a da.

Ekimenak 12.000 euroko diru zuzkidura izango du, izan ere, modalitate bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte: 2.500, 1.000 eta 500 euro.

Idazlanek ondoko luzera izango dute: Poesia modalitatean aurkeztu behar diren lanek 15 orri eduki behar dute gutxienez; Narrazio laburrek, berriz, 15 orrikoak izan behar dute gutxienez, tarte bikoitzaz idatzirik, eta, azkenik, bertso-paperen modalitatean gutxienez 25 bertso-ahapaldi aurkeztu beharko dira. Elkarrekin batasuna osatzen duten gai ezberdinak gara daitezke, betiere, bertsolaritzaren arau formalak betez.

Lanak ondoko helbidera bidaliko dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia 2).

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak Iruñeko Udalaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button