IKUS-ENTZUN

Aurtengo Kimuak programarako deialdia

Euskal film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko programa da Kimuak. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, Etxepare Euskal Institutuaren eta Basque Audiovisual-en bitartez. Kimuak programaren bidez, hautatuko diren lanak nazioarteko zinema-jaialdi, erakunde eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietara bidaliko dira.

Aurtengo ediziorako film laburrak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 21era arte. Deialdian parte hartu nahi duten egileek gehienez 30 minutuko iraupena duten lanak aurkeztu beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak obra bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, betiere 2023ko ekainaren 1etik aurrera amaitu badira.
Film laburrek komertzialki estreinatu gabeak izan behar dute, eta ez dira onartuko bideoklipak, fashion filmak, izaera publizitarioa duten lanak, telesailetako kapituluak edo telebistako erreportajeak. Eduki arrazista edota sexista duten ekoizpenak, zein hirugarren baten eskubideak urratzen dituztenak edo animalienganako tratu txarrak edo kalteak eragin dituztenak ere ez dira onartuko.
Aurten, programara aurkezteko prozesua web plataforma berri honen bidez egingo da:

Oinarriak osorik irakur daitezke helbide honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button