
Aurten XI. JazzEñek Estatuko Jazzaren erakusgarri diren zortzi kontzertu eskainiko ditu uztailaren 23tik 26ra, Victoria Eugenia Antzokian. SGAE Fundazioak eta Donostiako Jazzaldiak zortzi talde horiek aurkeztu dituzte.
Profesionalen batzorde batek aukeratu ditu zortzi talde horiek, jasotako 206 proiekturen artean. Batzordea honako hauek osatu dute: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Trinidad Jiménez, autore, flautista eta artista; Irene Reig, autore, saxofonista eta artista; eta Adrián Besada, Masjazz aldizkari espezializatuko zuzendaria.
Hortaz, uztailaren 23tik 26ra antolatu diren emanaldiak 12:30ean hasiko dira Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Hala, uztailaren 23an, J. Fox eta Juanfe Pérez arituko dira. Hurrengo egunean, Maite Akustik Quintet eta Román Filiu. Uztailaren 25ean, Eme·Eme·Project, eta El Cuarteto Federal. Azkenik, 26an, Pere Bujosa eta Daniel Román Jazz Quintet talden txanda izango da.
Bestelako jakingarriak Jazzaldiak ditu.