ARTEA

Aurtengo “Irudika” egonaldi artistikoetan egindako lanak ikusgai

Maiatzaren 29ra arte, Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Irudika 2022ko egonaldi artistikoetan egindako lanak izango ditu ikusgai. Geroago, Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren 6. edizioa Artium Museoan izango da irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.

Erakusketan, Bea Lozano eta Santiago Colomboren eskutik, Angoulemeko Bande Dessinée-ko Citè Internationale eta Bilbaoarte Fundazioaren baliabide-zentroaren artean martxoaren 5etik maiatzaren 6ra arte egindako egonaldi artistikoan sortutako artelanak daude ikusgai.

Bea Lozanoren (ilustrazioaren kasuan) eta Santiago Colomboren (animazioaren kasuan) lanak dira erakusten direnak, formatu oso desberdinetan ibilbide luzea izango dutenak: komunikabideak, publizitate-euskarriak, sare sozialak, etab.

Beste aldetik, Irudikaren seigarren edizioa Artium Museoan izango da irailaren 29tik urriaren 1era bitartean. Hiru eguneko topaketa hori ilustrazioko profesionalen, argitaletxeen eta argitalpen artekoa izango da. Irudikak profesionalei beren lana erakusteko eta Irudika Komunitatearen bidez konektatzeko, baita argitaletxe eta eragileekin hitzordu profesionalak izateko aukera, eta Artiumen garatuko diren eduki, hitzaldi eta tailer guztiak eskuratzeko aukera ere luzatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button