ESZENA

“Aurrera Fest” jaialdiaren azken egunak

Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko kultur sektoreari laguntzeko antolatu duen Aurrera Fest jaialdiaren azken astean sartu gara. Ekimena ikus-entzule guztientzako kultur programazioaz osatu da, eta Bilboko Euskaldunan izango da ikusgai uztailaren 25era arte.

Uztailaren 1etik aurrera, jaialdiak hainbat diziplinako ikuskizunak eskaini ditu, hala nola, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak, magia, musika klasikoa…

Diogun moduan, jaialdiak asteon itxiko ditu bere ateak honako programazioarekin: gaur, uztailak 20, Aquí no paga nadie antzezlana. “Lan hau 80ko hamarkadako Bilbon kokatzen da, zehazki, Euskaldunako guduan, urte batzuk lehenago Dario Foren Italian bizi izandako egoeraren antzekotasunagatik. Pertsonaiak mundu zail batean bizirauten dute, non legea eta ordena errespetatu behar diren, baina legeak ez dio lan egiten duenari laguntzen, eta ordena ere ez da dirudiena. Antonia emakume baten matxinada da, eta supermerkatuko prezioek gora egin dutela ikusita, elikagaiak ordaindu gabe eramatea erabaki dute. Inflazio ekonomikoak hainbat mobilizazio eragin ditu langileen eta enpresaburuen artean, klase politikoaren eta sindikatuen artean”

Aste honetan ikusgai izango diren beste emankizunak honakoak dituzue: uztailak 22, The Last Hidden Foxek Welcome to the Music Forest aurkeztuko du; egun berean, Arymux konpainiaren A solas con Rakel antzerki-lana programatu da; uztailak 23, The One- Apocalypse World Tour musika kontzertua dago; uztailak 23, Blue Woman Voices kontzertua ere bai; uztailaren 24an ere musika izango da protagonista Iñaki Palacios & The Gael´S  eta Moonshine Wagon taldeen kontzertuarekin; egun berean, Ados Jazz 4tet taldeak ere kontzertua eskainiko du; uztailak 25, Oskarbi talde mitikoaren kontzertua programatu da; eta azken egunean, uztailak 25, Eta Kittorik Ez! antzezlana ikusteko parada egongo da.

Informazio osoa Euskalduna aretoaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button