IKUS-ENTZUN

Hamabi film lehiatuko dira Zinemaldia.cat jaialdian

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatua, otsailaren 5etik 26ra arte, Zinemaldia.cat jaialdiaren XI. edizioa egingo da, Euskal Herriko ikus-entzunezko berrienak zabaltzeko asmoz. Sail ofizialean, dozena bat film lehiatuko dira, bost fikzioan eta zazpi dokumentalean.

Fikzioan, film hauek arituko dira lehian: La Noche del Ratón, Txarriboda, Pikadero, Un Otoño sin Berlín eta Amama.
Dokumentalen atalean, berriz: Nola? Irun Meets New Orleans, Jambo Amani?, Jai-Alai Blues, Walls, Pelota  II, Génération Ik eta Gure Sorlekuaren Bila.
Filmok Girona zine-aretoetan pantailaratuko dira.

Sekzioa Ofizialaz gainera, Alterzinemaldia izenburuko atala ere egingo da Bartzelonako Euskal Etxean. Sail horren baitan, Euskal Harriaren ABDak terrorezko film kolektiboa aurkeztuko da, Kimuak programako film laburrak pantailaratuko dira, euskara ikasleek egindako bideoen txapelketako lanak erakutsiko eta gaztetxoentzako jarduerak ere izango dira.

Informazio gehiago: euskaletxea.cat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button