MUSIKA

Euskal taldeak, San Ferminetan

Iruñeko jai giroan bada non ikusi eta entzun Euskal Herriko taldeen musika; hain zuzen ere, Gora Jai Gunean. Gaur bertan, uztailak 8, Betagarri eta Irri taldeak izango dira jotzen, eta gero El Columpio Asesinoko Albaro arituko da musika jartzen.

Bihar, uztailak 9, Las Valium eta La Vamos a Liar bandak igaroko dira agertokitik; emanaldien ostean, DJ Tirri and Tery (Jai alai Guateque) ibiliko dira giroa berotzen musika dantzagarriarekin.

Uztailaren 10ean, Radikal Fruit, Itziarren Semeak eta Trikiteens izango dira jai gune horretan, eta 11n, halaber, Legez Kanpo, Arkada, Xaiko, Skatu eta DJ Kreator.

Asteburuan ere jendetza bilduko da Gora Jai Gunean, talde interesgarriek joko baitute: 12an, Manolo Cabezabolo, Bad Sound System, Ultimos Reyes, Herabe eta Dkuajo. 13an, berriz, Kashbad, Berri Txarrak, En Tol Sarmiento eta Lisabö taldeko Karlos Osinaga DJ lanetan.

Amaitzeko, uztailaren 14an, La Jodedera, ZTK Rap, Benation, Los Chicos del Maiz eta DJ Bull izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button