MUSIKA

Gatibu eta “20 Urte Bixotzetik”

Asteburu honetan, urtarrilak 9 eta 10, Bilboko Euskalduna Jauregian, Gatibu taldeak oso kontzertu berezia eskainiko du: 20 Urte Bixotzetik

Aukera paregabea izango da bandaren musikari errepasoa egiteko, “talde mitikoaren eta bere ikus-entzule leialenen arteko musika topaketa izango baita, elkarrekin egindako bidea eskertzeko, zalantza barik taldearen historian mugarria markatuko duen eta bihotzetik eginda dagoen kontzertuan”.

Aspaldian, 2000. urtean, Alex Sardui buru duen eta Haimar Arejitak, Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok osatzen duten taldeak rock-a euskaraz konposatzea eta interpretatzea erabaki zuen. Urtebetera lehenengo diskoa, Zoramena, grabatuta zuten, eta horren ondoren beste zazpi disko eta ehunka kontzertu etorri dira.
Euskaraz egindako rock and roll-az betetako hogei urte horiek elkarrekin ospatuko dituzte taldeak eta ikus-entzuleek, Gatibuk atzera begiratu, bere ibilbideari buruz gogoeta egin eta etorkizunerantz aurrera egiteko bultzada hartu gura duen kontzertuan, bere jarraitzaileak alboan dituela.

www.euskalduna.eus webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button