ARTEA

Atsegin dudan erakusketa kolektiboa, Iruñean

Iruñeko Canvas galerian, Me gusta izenburuko erakusketa dago zabalik maiatzaren 10era arte; bertan, sei artistek euren obra grafikoa paratu dute: Mikel Cabrerizo (Iruñea), Jonay Cogollos (Valentzia),  Higinia Garai (Bilbo), Lula Goce (Pontevedra), Gonzalo Nicuesa (Iruñea) eta Leire Urbeltz (Iruñea). Nicuesak, halaber, erakusketa koordinatu du.

Erakusketa egungo sormen grafikoari buruzko proiektua da, izan ere, erakusketan parte hartu duten artistek marrazkiarekin egiten dute lan euren egitasmoetan. Bada, erakusketaren xedea artista horien lan grafikoa erakustea da; lan grafiko hori, baina, bestelako adierazpide batzuekin uztartuko da, eta lengoaia hibrido bihurtu.

Mosaiko artistiko baten antzera aurkeztu da erakusketa, eta harreman sozial eta komunikatzeko modu berriez hitz egiten du. Komunikazio artistikoak ere molde berri horien barruan sartu dituzte, izan ere, erlazio artistiko horiek ere sare sozialetako Atsegin dut botoiak sakatuz gauzatzen dira. Alabaina, harreman horiek ere emankorrak izan daitezke, horren isla, marrazkia ardatz duen Me gusta erakusketa.

Bosgarren solairuko auzokidea

Bestalde, Bilboko Hika Ateneoan, espazioa ardatz duen La vecina del 5º argazki-erakusketa dago iksugai, apirilaren amaierara arte. Bertan, argazkilari hauen lanak paratu dituzte: Alberto Díez Gómez, Amaia del Amo, Andere E. Zubiaur, Antonio J: Hernández, Beatriz Navarrete, David Pavo, Esther Sáez Morquecho, Iñigo Garatu, Irati Inoriza, Jesús Cortiñas, Marian Puertas eta Ruben Pino.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button