ESZENA

“André eta Dorine” antzezlana Ekuadorren ikusgai

Bihar, urriak 11, Kulunka euskal antzerki konpainiak André eta Dorine pieza aurkeztuko du Ekuadorreko Cuenca hirian. Euskal antzerkia mundu bazterretan ere ikusgarria da.

André eta Dorine antzezlanak Alzheimer gaitza du ardatz. Bikote edadetu berezia da protagonista, eta istorio guztia saloi batean gertatzen da. Gela horretako hormetan, gainera, iragana zintzilikatzen da. Idazteko makina baten teklak eta biolontxelo baten notak entzuten dira. Egunerokotasunak eragindako asperdura pairatzen ari da bikotea. Aspaldiko elkarrenganako grina, egun axolagabetasun eta eztabaidagai bihurtu da.

Garbiñe Insausti hernaniarrak eta Jose Dault zaragozarrak osatzen dute Kulunka Teatro konpainia. Bi aktoreez gain, Edu Carcamok ere parte hartzen du obran. Hirurak Iñaki Rikarteren zuzendaritzapean aritzen dira.
Mugarik gabeko ikuskizuna da, eta hitzetik haratago doan hizkuntza sortu nahi dute, horretarako, keinu-antzerkian oinarritzen dira, non maskarak zubi lana egiten duen poetika bisual handiko munduan sartuz.

Lan bikain honek makina bat sari irabazi ditu, eta orain bezala, nazioartean ere ibili da: Turkian, Nepalen, Dominikar Errepublikan, Kolonbian, Suedian, Argentinan, AEBetan,….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button