BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa Elizondon

 

Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da bihar, hilak 26, Elizondon, Nafarroako Bertsolari Txapelketako final asko hartu dituen Lur aretoan, hain zuzen ere. Emanaldia 17:30ean hasiko da.

Elizondoko finalaurrekoak erabakita utziko du apirilaren 9ko finalean arituko diren zortzi bertsolariak nortzuk izango diren. Dagoeneneko Jon Barberena eta Estitxu Arozena daude sailkatuta, eta Elizondon irabazten duenarekin batera, finalaurrekoetako bost puntuaziorik onenek lortuko dute finalerako txartela.

Lur aretoan sei bertsolari igoko dira oholtzara, eta horietatik hiruk badakite zer den Nafarroako txapela janztea: Julio Soto, Xabier Silveirak, eta Julen Zelaietak. Horiekin batera, Iñigo Ibarra finalean kantatzea zer den dakien bertsolaria da. Eta finalerako lehen aldiz sailkatzen saiatuko dira Aimar Karrika eta Aritz Saragueta, biak Berriozarko azken-laurdenetik pasatu dira finalaurrekoetara.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button