Ataramiñek 2017ean kaleratutako lau liburuak aurkeztu ditu gaur, azaroak 30, Bilboko BIBA elkargunean.
Aurtengo ekoizpenean honako lanak aurkeztu dira: Ataramiñe’17. Urtekaria. Ale horretan hamabi preso politikoen lanak irakurriko dituzue; Jexuxmari Zalakainen Errezel berdeak, Dueñas espetxean idatzitako memoria eta hausnarketak biltzen dituen lana; Ibon Muñoaren Udaberrian biziko gara, “bertsoak, kartzelako kronika eta bizitza bertsotan”; Axelko eta Otsoko bertsotan Xabier Ugarte (testua) eta Kepa Etxeberria (irudiak) bikotearen aurrentzako ipuina, bertsotan osatua. Basoko animaliek eskaintzen duten laguntasunaren gaineko irakaspena.
Durangoko Azokan salgai izango dituzue liburuak.