LITERATURA

“VII. Poesia BBK Jardunaldiak” gaurtik aurrera

Urtero bezala, eta zazpigarrenez jarraian, poesiaren inguruko jardunaldiak antolatzen dituzte BBK Aretoan. Aurten, Bernardo Atxagak hartuko du parte.

Gaurko hitzorduan Versos de hoy y de siempre ekitaldia programatu da. Irailaren 22an, 20:00etan, Bernardo Atxagak eta Inun kantariak Egunak ba doatzi izeneko poesia eta musikazko emanaldia eskainiko dute euskaraz. 23an, Serein eta Tangochéren eskutik Noches poéticas lan errepika ezina. Irailaren 24an, Galatea Taldeak bere hitzak hegan jarriko ditu Blues en la noche emankizunean.
Eta jardunaldiaren ateak Juan Carlos Mestrek eta Carmen Isasik itxiko dituzte hilaren 25ean, Antífona de otoño ikuskizunarekin.
Sarrerak doan eskura daitezke aulkiak bete arte, BBK Aretoan jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button