ARTEA

Edu Lopez pintorearen izenik gabeko planeta

Edu Lopez (Donostia, 1965) pintoreak {p.s.n} planeta sin nombre izenburuko erakusketa inauguratuko du ostiralean, Bilboko Espacio Marzana galerian, 19:30ean. Erakusketa zabalik izango da ekainaren 9ra arte.

Oraingoan informazio masa handiak eta hutsune arinak nahastu ditu Lopezek, betiere narrazio osatua, baina era berean zatikatua, kontatzeko asmoz. Hala, bisitaria erakusketan murgilduko da kosmonauta baten gisara, zeinak espazio-ontzia utzi beharko duen planeta lehor, anonimo eta bitxi bat esploratzeko.

Hala, koadroetan komikitik edaten duten pop irudiak agertzen dira; esaterako, Tintin pertsonaia agertzen da; baina baita eraikinak ere, fatxadak eta barruko espazioak, arrasto humanorik gabeko etxeak. Horrekin  batera lan abstraktuagoak ere paratu ditu Lopezek Espacio Marzanan. Artelan horietan kolore masa handiak ikusten dira.

Bilboko galeriak iragarri duenez, Lopezen aurreko erakusketen jarraipena da izenik gabeko planeta hau, Las razones del monstruo (Altxerri Galeria, 2016) edo {input} (ArteSantander, Espacio Marzana, 2015) erakusketekin lotura nabarmena baitu.

Jaiotzaz donostiarra, Edu Lopez Bilbon dago finkatua. Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPV-n, eta makina bat erakusketa egin ditu, bai bakarka, zein kolektiboak; iaz, hain justu, Donostiako Altxerri galerian Las razones del munstro egitasmoa aurkeztu zuen.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button