BESTELAKOAK

"Bilbotarrak historian barrena" sinposioa

Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbotarrak historian barrena: 1310-2010. María Díaz de Haroren garaitik gaur egun arte izenburupean, Bidebarrietako Liburutegian otsailaren 17an eta 18an burutuko da XIV. Symposiuma.
Joseba Zulaika antropologoak eta Nevadako Unibertsitateko irakasleak, sinposioari hasiera emango dio, Bilboko emakume izaerari buruzko Bilbo Emea: Hiria eta Emakumea hitzaldiarekin.

Jatorrizko eta argitaratu gabeko hainbat ikerketaren bitartez, topaketak, María Díaz de Harok 1310ean emandako Bilboren fundazio agiritik gaur egunera arte dauden 700 urteak gogoratuko dituzte, Hainbat pertsonaren eguneroko bizitza publikoko edo pribatuko bizipenez eta esperientziez betetako zazpi mende izango dira.

Horrela, 24 hitzaldiren eta eztabaiden bitartez, zenbait historialarik eta irakaslek bi egunez aztertuko dituzte zenbait pertsonaia ospetsu eta hauek gure hiribilduaren historian bete duten lekua, besteak beste Francisco Antonio Gardoqui kardinalak, Oraá anaiek, Ricardo de Zuricalday de Otaola epaileak, Eulalia Abaitua Allende-Salazar argazkilariak, Francisco Ramón Eguía jeneralak, Miguel de Unamunok, Cosme Echevarrietak, Manuel Losada margolariak edo Gabriel Arestik.
Azken honen gaineko hitzaldia eskainiko digun Angel Zelaieta, Filosofia eta Teologia irakasleak eskainiko du.

Topaketa honetan irakurriko diren hitzaldi guztiak Bidebarrieta aldizkarian argitaratuko dira.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button