ESZENA

Asteburu honetan lau pieza Antzerki Arineko Jardunaldietan

Antzerki Arineko Jardunaldien hamaikagarren edizioa da aurtengoa. Jardunaldietan estreinatuko diren pieza asko gerora hainbat herritan, jaialditan, lehiaketatan eta antzerki laburreko jardunalditan izaten dira ikusgai. Hamaikagarren edizio hau apirilaren 28ra bitartean egingo da.

Asteburu honetan, hilak 12, 13 eta 14, Pabellon 6n Buruaz Norbera Egin pieza laburra ikusteko aukera egongo da. Emanaldia  19:30ean hasiko da. Mikel Martinezek zuzentzen duen antzezlanak Cafe Bar Bilbao eta Tartean Teatroa Antzerki Saria jaso zuen, eta horri esker, P6ko jardunaldietan taularatzeko produkzio laguntza ere izan du lanak. Obran, Ruth Guimerá eta Leire Orbe aktoreak aritzen dira, Idoia Garzes Aldezabalek idatziriko testu batean oinarriturik.

Horrekin batera, gaztelaniazko beste hiru lan oholtzaratuko dira: Unai Izquierdok eta Lucía Lasartek eginiko A ti no, bonita; Elbira Dieguez eta Mako Gomez bikotearen La Gata Atada; eta Andrea Ramos Cainzos eta Patricia Díaz Sanchez aktoreek egingo duten Lebasi.

Jakingarri guztiak: pabellon6.org

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button