MUSIKA

Asteburu honetan Katapulta Tour Gipuzkoako kontzertuak

Barikuan, abenduak 20, eta Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programaren barruan,  Erromintxelak eta The Donkey Riders taldeek kontzertua eskainiko dute Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean, 21:00etan hasita.

Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) musikariek osatzen duten Erromintxelak Arrasaten sortutako swing taldea da. Partaide guztiek musika ikasketak dituzte eta irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskoletan zein kontserbatorioetan. Euskeraz abestuz eta instrumentu akustikoekin, ikuskizun paregabea eskaintzen dute. Swing eta gipsy musikaren inguruan. 2023an lehen singlea kaleratu zuten: Esperoan.

Jon Aira (gitarra), Martí Elias (bateria), eta Iker Piris (ahotsa eta gitarra) aritzen dira The Donkey Riders taldean.  Hirukoteak, musika afroamerikarraren biderik benetakoena eta basatienaren aldeko apustua egiten du, modu lotsagabe eta berezian interpretatuz.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak bultzatzen dute eta Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button