
Asteburu honetan, martxoaren 13an, 14an eta 15ean, Aitzealdenk! Festibala egingo da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Aurten ere, Kulturaz Kultur Kooperatibak Ayuken Management elkartearekin elkarlanean antolatu du egitaraua.
Aitzealdenk! festibalaren laugarren edizioak inoiz baino egitarau anitzagoa dakar, eta aipaturiko hiru egunetan zazpi talde igaroko dira Sanagustin kulturguneko oholtzara.
Gaur, martxoak 13, 22:30ean hasita, Ezpalak eta Lin Ton Taun taldeak arituko dira. Hurrengo egunean, larunbatean, hiru taldek eskainiko dute kontzertua: Marte Lasarte, Sua eta Fatal.
Azkenik, igandean, 18:00etan hasita, Sara Zozaya eta Gartxot taldeen txanda izango da.



