MUSIKA

Aste Nagusiko musika klasikoko zikloa

Abuztua gero eta hurbilago dago, eta Aste Nagusia forma hartzen ari da. Betiko legez,  musika klasikoak presentzia nabarmena izango du berriz ere Aste Nagusian, eta horretarako zortzi kontzertu antolatu dira Gizakundearen Elizan, abuztuaren 17tik 24ra, 20:30etik aurrera. Kontzertuetan, munduko hainbat tokitako bakarlari, abesbatza eta orkestrak bilduko dira.

Holberg String Quintet boskoteak, Vicente Olmos tronpeta-jotzailearekin batera, hasiera emango dio Aste Nagusiko musika klasikoaren edizio berriari. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta ARTEUS Ganbera Orkestraren parte da ensamblea, eta Vicente Olmos, bere aldiz, BOSeko bakarlaria. Abuztuaren 17an (larunbata), elkarrekin arituko dira.
Abuztuaren 18an, Soinuak Haizean talde bilbotarrak, hiru dantzarirekin batera, Itsasoa laino dago ikuskizuna eskainiko du, eta bertan dantza tradizionala eta musika eta antzerkia uztartuko dira.
Naroa Intxausti sopranoa eta Arkaitz Mendoza piano jotzailea abuztuaren 19an arituko dira, eta Franz Schubert, Reynaldo Hahn, Charles Gounod edo Fréderic Chopin egileen musika eskainiko dute.

Abuztuaren 20an, Argentinatik, Carbone Tango Ensemble Cuarteto nazioarteko ibilbideko bakarlariek osatutako taldearen musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Abuztuaren 21ean, Josu de Solaun piano-jotzaileak eta Conrado Moya marinba-jotzaileak Bacchanalia ganbera-proiektu berria aurkeztuko dute, Bachen musika bi instrumentuetara egokitzen duena.

Hurrengo egunean, abuztuaren 22an, Medinukai Ensembleren txanda izango da. Medinukai Ensemble Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) sortu zen, Álvaro Prietoren babespean.
Abuztuaren 23an, Ensemble Musicantes igoko da eszenatokira, Los colores del medievo proposamena aurkezteko. Azkenik, Gasteizko Naiara De La Puente soinujoleak amaiera emango dio musika klasikoaren zikloari abuztuaren 24an, larunbatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button