BERTSOTAN

Aste honetan makina bat bertso-saio

Aste honetan bertsogintzaz gozatzeko aukera ederra izango da Euskal Herriko hainbat txokotan. Lehen hitzordua Amurrion duzue urtarrilaren 4an, eta bertan, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Julio Soto arituko dira. Saioa, 19:00etan hasiko da.

Hurrengo egunean, urtarrilak 5, Markina-Xemeinen izango da hitzordua Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra eta Oihane Perea bertsolariekin. Babbel tabernatik hasita bertso poteoari ekingo diote 19:30ean. Egun berean, Oñatin bilduko dira Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze Oñatiko Bertso-Eskolak antolatutako jaialdian.

Hernaniko Biteri kultur etxean, hilak 6, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze arituko dira. Eta egun berean baina Ondarroan, Txaber Altube, Aroa Arrizubieta, Jon Maia eta Eli Pagola arituko dira Beikozini aretoan, 12:00etatik aurrera.
Beste hitzordu interesgarri bat da egun berean Atharratze-Sorholüzen abiatuko dena: Bertsuxurla. Bertan Haira Aizpurua Ibargarai, Irantzu Idoate Funosas, Eki Mateorena, Oihan Perez, Josu Txoperena Iribarren eta Ekhiñe Zapiain Arlegi kantuan arituko dira.

Urtarrilaren 7an, Portugaleten, Presoen aldeko gazte bertso bazkaria eta bertso-saioa antolatu da. Bertako Herriko tabernan, 14:00etan hasita, Asier Alcedo, Ugaitz Elgezabal eta Josu Sanchez batuko dira.

Azkenik, igandean Oiartzunen izango da bertso saioa, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze handiekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button