ESZENA

“Artistak Egoitzan” programaren egitasmo berriak

Bilbaoeszenak ikerketa eta sorkuntza eszenikoko bost egitasmo aukeratu ditu Artistak Egoitzan programaren IV. deialdira aurkeztu diren ehun egitasmoen artean. Guztien artean, 45 bertako talde eta artistarenak (10 euskaraz) dira eta gainerakoak Estatu osotik, Austriatik, Alemaniatik, Italiatik, Kolonbiatik, Portugaletik edo Brasiletik heldu dira.
Iñaki Ziarrusta antzezle eta eszenografoak, Agus Pérez antzerki kritikariak, Pedro Ormazabalek, Bilbokokalealdiko zuzendariak, eta Alicia Otxandategik, BAD-eko eta BilbaoEszenako zuzendariak osatu dute epaimahaia.

Aukeratu diren 5 proiektuetako bakoitzak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du sorkuntza proiektua edo ikerketa eszenikoa egin ahal izateko, eta honetaz gain, BilbaoEszenaren instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa eskuragarri ere izango ditu.

Honen guztiaren xedea da, egingo diren proiektuak, urriaren 26tik azaroaren 4ra bitartean burutuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian (BAD) aurkeztu ahal izatea.

“Aurtengo edizioan, berrikuntza gisa, egoitzetako bat, ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitzak erabat euskaraz izango dituen arte proiektu batentzat erreserbatuta egon da. Halaber, hizkuntza horren erabilerak gero eta balorazio orokor handiagoa du, Arte Eszeniko garaikideetan gero eta gehiago erabili dadin. Horrela, euskarazko proiektu batentzat erreserbatutako egoitza Metrokoadroka taldearentzat izan da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button