
Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Clubaren laguntzarekin, Bilbao Distrito Jazz ekimenaren XXI. edizioa abiatuko du ostiralean, otsailak 5, formatu txikiko kontzertuak hiriko auzoetara eramateko asmoz. Martxoaren 12ra arte, ostiralero, kontzertu bat programatu da.
Bilbao Distrito Jazzek Bilboko Elkarte Filarmonikora, Bertendona Institutora, Bidebarrietako Liburutegira, Bilborockera eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegietara eramango ditu Itxaso Quartet (otsailak 5), Trío Capital (otsailak 12), Angel Celada Slow Trio (otsailak 19), Angel Unzu Trio & Andrezj Olegniczak (otsailak 26), Miguel Villar Quartet (martxoak 5) eta Hordaren (martxoak 12) kontzertuak, hurrenez hurren.
Eta diogun bezala, lehen hitzordua ostiral honetan izango da, 18:30ean hasita, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Bertan Itxaso Quartet taldeak (Itxaso, ahotsa; Dani Perez, gitarra; Gorka Benitez, saxo tenorra eta flauta; eta Borja Barrueta, bateria) Gaztelugatxe lana aurkeztuko du. Azken urteotan hainbat proiektu garatu eta aurkeztu ditu bere laguntzaile handienetako batekin: Jose Luis Canal pianistarekin. Eta gainera, haurrentzako Ta Ta Ta Jazz programa sortu eta garatu du, eta denboraldi bakoitzean 6.000 ikasle baino gehiago pasatu dira programa horretatik.
Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.



