MUSIKA

Aste honetan hasiko da Belar Sounds jaialdia

Rocka, funka, folka, bluesa, countrya eta bestelako estilo batzuk haizatuko dituen Belar Sounds jaialdia aste honetan abiatu eta irailaren 14ra arte luzatuko da. Gasteizko Falerina Lorategian  bederatzi kontzertu antolatu dira, guztiak doakoak. Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira uztailaren 6koa izan ezik, horixe, Mondo Infiel taldearena, 13:30ean izango baita.

Larunbatean, ekainaren 15ean abiatuko da ekimen musikala Bartzelonako The Lizards taldearen rock and roll eta punk musikarekin. Hurrengo kontzertua Juan Valls gitarra-jotzaile eta abeslariaren Ramada Inn taldeak eskainiko du ekainaren 29an. Berarekin, Ander Etxaniz baxu-jotzailea eta Mikel Marco bateria-jotzailea arituko dira.

Hurrengoa, esan dugun moduan, Mondo Infiel talde nafar-arabarrak eskainiko du. Hilabete horretan, 13an, Arnau & The Honky Tonk Losers taldearen txanda izango da.  Eta uztaileko azken kontzertua 20an izango da, funk, jazz, rock eta soul doinuak eskaintzen dituen Groove Nazar taldearekin.

Abuztuan talde biren kontzertuak programatu dira: Susan Santos, eta La ola maldita. Eta irailean, beste bi antolatu dira:  Eibarreko Kokein taldea irailaren 7an arituko da, eta  Hermana Furia hilaren 14an.

Jakingarri guztiak: Belar Sounds

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button