MUSIKA

Aste honetan, euskal musika protagonista Iruñean

Iruñeko Udalak makina bat kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, bertako musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak asteartero egiten dira 20:00etan, eta irailaren 14ra bitarte luzatuko dira.

Bihar, hilak 27, Leihotikan talde euskaldunak hartuko du parte zirkuitu horretan bere punk-harcore melodikoarekin. Kontzertua Salestarren patioan (Txantrea) izango da, 20:00etatik aurrera.  Taldea 1992 urtean sortu zen; Aitor (baxua), Patxi (kitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike (bateria) partaideekin. Hurrengo urtean Kikek taldea utzi eta Titi sartu zen, orain arteko formazioa  osatuz. Azken labekadako punk-hardcore melodikoa egiten dute, hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituta. Euskal Herriko eskenatokiak ongi ezagutzen dituen talde honek kanpoko begiradak bereganatu zituen 1998ko ekainean argitaratu zuen Hemen ez da ezer aldatzen bere lehenengo diskoari esker. Orduz geroztik taldea kontzertuz-kontzertu eta jiretan ibili izan da.

Leihotikanen kontzertuaren ondoren beste talde hauek etorriko dira: Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba.

Beste aldetik, uztailaren 30ean, 21:30etik aurrera, Skakeitan talde gipuzkoarrak eta Skabidean talde nafarrak euren musika hurbilduko dute Ziudadelako agertokira, Gauak Ziudadelan zikloaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button