MUSIKA

Aste honetan Bilbao Arte Sakroa jaialdia

Martxoaren 26tik 30era arte, Bilbao Arte Sakroa jaialdiaren barruan, Gizakunde elizak antzinako melodiak eta musika sakroaren bost emanaldi hartuko ditu, nazioarteko talde eta artistekin.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: Accademia del Piacere (martxoak 26), Près de Votre Oreille (martxoak 27), Ricercar Consort (martxoak 28), Forma Antiqva (martxoak 29) eta I Gemelli (martxoak 30).

Bihar bertan izango da lehen saioa, Accademia del Piacerek  eskainiko duen Romances entre Oriente y Occidente programarekin. Proposamen horrek “musika-tradizioen arteko elkarrizketa aztertzen du, kultura desberdinak lotzen dituen errepertorio baten bidez”. Parte hartuko dute Ghalia Benali abeslariak, Quiteria Muñoz sopranoak, Dani de Morónek (gitarra flamenkoa) eta Kiya Tabassianek (setarra); zuzendaritza Fahmi Alqhairen esku egongo da.

Datozen saioen gaineko xehetasunak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button