LITERATURA

Liburu elektronikoen inguruan arituko dira Bilbon

Jorge Jiménez Bech Alberdaniako editorea eta itzultzailea eta Euskal Idazleen Elkarteko presidentea, Sabin Gorrotxategi Ibaizabal-Edelvives argitaletxeko argitalpen-ekoizpen arduraduna, eta Alexis Mindegia Libenet enpresako arduradun teknologikoa liburu elektronikoen inguruan arituko dira bihar Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Elkarrizketak hilero egiten dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, kazetari espezialista bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan Iñaki Esteban kazetaria eta filosofoa izango da ekitaldiaren moderatzailea.

Gonbidatuak zenbait gairi erantzuten saiatuko dira: liburu elektronikoaren benetako hazkundea epe ertainean, irakurgailuek duten prezio altua kontuan izanik; euskarri digitalean dauden tituluen eskaintza urria; pirateriak izan dezakeen eragina; argitaletxeek euskarri horren inguruan izan beharreko estrategia; liburu-denda eta liburutegi birtualen etorkizuna edo egile berrien sustapena bezalako alorretan eskaintzen dituen aukerak.

Bilboko Udaleko Kultur eta Hezkuntza Sailak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button