ESZENA

Asmatutako askatasuna

Urriaren 24an, Basauriko Social Antzokian, Larrua Proiektuak Otsoa pieza aurkeztuko du, 20:30etik aurrera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen duen XVI. Dantza Zirkuituaren barruan programaturiko ekimena da.

Larrua Proiektua Jordi Vilasecak zuzentzen du, eta obran Luis Miguel Coboren musika eta Pedro Casasen testuak bateratzen dira. Otsoa lanak “gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko gizarte-mugimenduen kritika izan nahi du”.
Pieza koreografiko horretan, aktore bat talde horietako buru izango da, beste kideengan eragina izango du politikari bat balitz bezala, eta taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko dituzten ekintzak zuzenduko ditu.
Otsoa garrasi bat da. Asmatutako askatasun bati denen artean egindako ulu bat bezalakoa. Helburu bat da, lortu beharrekoa, iritsi beharreko leku bat. Prestatuenek soilik egin dezakete. Leku onirikoa da, gaur egungo gizarteak (ustez) ez duen guztiaz jantzia eta inguratua”.

XVI. Dantza Zirkuituak dauzka datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button